Eduki publikatzailea

Atzealdea

Erabakita daude Pello Errota sariketako finalistak

Anoetan egindako saioaren ondoren erakita geratu da Iturri-ondon bertso-afari formatuan jokatuko den finaleko laukotea: Asier Azpiroz, Beñat Lizaso, Eneko Lazkoz, eta Unai Gaztelumendi

2018·10·06


Ostiralean, urriak 5, jokatu zen Pello Errota Sariketako bigarren kanporaketa, Anoetako Mikela Sagasti aretoan. Ondorengo bertsolariak aritu ziren nor baino nor: Eneko Lazkoz, Eneritz Artetxe, Unai Gaztelumendi, Aimar Karrika, Oihana Bartra eta Txomin Azpiroz. Gai-jartzaile lanak egin zituen Imanol Artolak. Epaimahaiak hala erabakita, Unai Gaztelumendi añorgatarra eta Eneko Lazkoz etxarriarra pasa ziren finalera.

Ondorioz, osatuta geratu da urriaren 20an Astesun bertan, Iturr-ondo jatetxean bertso-afari formatuan jokatuko den finaleko laukotea:

  • Asier Azpiroz
  • Unai Gaztelumendi
  • Eneko Lazkoz
  • Beñat Lizaso

Dagoeneko salgai daude txartelak Iturri-ondon beratn,20€an. Erreserba ere egin liteke ondorengo helbidean: harituz.bzt@gmail.com helbidera idatzita.