Eduki publikatzailea
Atzealdea

Enplegunea 2019: 6. edizioa urriaren 10ean eta 11n

Tolosaldea Garatzen Agentziak, Lanbideren finantziazioarekin martxan jarritako Eskualdeko Enplegu Programaren ardatzetako bat enplegua sortzea da. Eta horretarako, aipatutako erakunde publikoek Tolosaldeko 6. Enplegunea antolatu dugu. Ekimena urriaren 10 eta 11n egingo da Lehiberri zentroan. Bertan, aurrez aurre jarriko dira langile berriak kontratatu nahi dituzten eskualdeko udal eta eskualdeko enpresak eta lan bila dabiltzan Tolosaldeko herritarrak.

2019·10·04

Informazio osoa

Enpleguneren helburua izango da 80 langabetutik gora lan merkatuan sartzea. Horretarako, Tolosaldeko udalei eta sektore pribatuko enpresei diruz lagunduko zaie, kontratazioak egin ditzaten.

Jada Tolosaldea Garatzen prospekzio lana egiten ari da eta programan parte hartzeko prest dauden enpresekin gauzak lotzen.