Eduki publikatzailea
Atzealdea

Emakumearen Nazioarteko Eguna: argazkiak eta bideoa

Gauerdian udaletxeko balkoian kartela zabalduta eman diote hasiera Asteasuko emakumeek Emakumearen Nazioarteko Egunari. Goizean goiz Aiztondoko karabanan parte hartu dute, eta eguerdian egin dute ekitaldi nagusia kultur etxe parean.

2019·03·08


Asteasuko Emakume Taldeko kideek udaletxeko balkoian aldarrikapen-kartela zabalduta hasi da aurtengo Emakumearen Nazioarteko Eguna. Goizean Lamitegin zuten deialdia, Aiztondoko karabanan parte-hartzeko.

Eguerdian egin dute ekitaldi nagusia kultur etxe parean. Pili Legarrra Asteasuko alkate-andereak Udalak adostutako konpromiso-agiria irakurri du. Nekane Txapartegi asteasuarrak Zurichetik bidalitako mezua antzun ahal izan da segidan, eta Larraitz eta Malen Alkorta ama-alabek pieza bat kantatu dute. Bertaratutako emakume guztien argazkiarekin amaitu da ekitaldia.

Egunak aurrera dirau, eta Zizurkila abiatu dira bazkaltzera. Arratsaldean Donostian egingo den manfestaziora elkarrekin trenez joateko deialdia dago eginda. Emakumearen Eguneko ekitaldiak asteburu osoan zehar luzatuko dira, besteak beste, biharko bazkariarekin eta igandean egingo den Erradikalak gara ikuskizunarekin.