Eduki publikatzailea
Atzealdea

Emakume taldea

Emakume taldea

2020·11·12


Emakume taldea
Emakume taldea berriro ere martxan da, emakumearen eguneko ekitaldiak bertan behera utzi egin behar izan zituzten Covid-19a zela eta. Orain, azarorako zenbait ekitaldi iragarri ditu, herriko emakume oro gonbidatu nahi ditu egiten diren ekimenetan parte hartzera.
Hona hemen udazkeneko egitaraua:
Aldaketaren aurrean, Orain zer?
Covid 19ak sortu eta garatutako krisiak zuzenean eragin du gure eguneroko bizitzan, pentsamendu, sentimendu eta egiteko eran. Ikastaro honetan krisi egoera honeta- rako tresnak eta abileziak landuko ditugu.
Aldaketaren aurrean nola kokatu, aukerak aztertu eta ba- koitza indartuz.
Gure bizitzak erdigunean jartzeak zer esan nahi duen ar- gituko dugu, eta bakoitzaren hausnarketa eta bizipenetik, gure buruarekiko erabakiak hartu eta garatzeko ariketak egingo ditugu. Banaka zein taldean.
Bidea elkarrekin egiteak erosoago egiten du. Animatzen al zara?
Azaroaren 3,10,17,24. Astearteak
18:00tatik 20:00tara.
Azaroak 25
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. Aurten ere azaroak 25ean , Emakumeen kontrako in- darkeriaren aurkako eguna ospatuko da, eta egun ho- rretan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera ani- matu nahi zaituztegu. Elkarrekin errexagoa delako, animatu, lagundu eta parte hartu!!
Zinegoak
BILBOKO GAYLESBITRANS 17. NAZIOARTEKO ZINEMA ETA ARTE ESZENIKOEN JAIALDIA.Dokumental batzuek eskaniko dira udaletxean azaroa- ren amaieran ( Mi pequen~o Samurai, Cocodrilo, ADLib, Jess, Rani, XY, La mariachi). Oraindik data zehazteke
dago, baina aurretik zabalduko dugu informazioa he- rrian.