Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ekainaren 8an irekiko da udal-igerilekua

Hiru hilabetez iraungo du igerilekuko denboraldiak, eta irailaren 8 arte egongo da irekita, eta abonuak hartzeko epea irekita dago.

2019·06·07


Udal igerilekuko denboraldia 2019
  • Irekiera: 2019ko ekainaren 8tik irailaren 8ra
  • Ordutegia: 11:00etatik 20:00etara
  • Eguneko sarrerak: Igerilekuko harreran
Abonuak eskatzeko edo berritzeko epea eta ordutegia

Abono berriak egiteko edo urteko abonoak eguneratzeko, aurreko urteko txartelak aurkeztu beharko dira. Hori gauzatzeko udaletxetik pasa behar da maiatzaren 29tik aurrera, astean zehar: 09:00etatik 14:00ra

Eskaera egin ahal izateko, une berean ordaindu behar da, edo Kutxabankeko honako zenbakian diru sarrera egin denaren agiria aurkeztu, izen abizenak adieraziz: ES25 2095 5025 3110 6002 4501

Oharra: Aurreko urteko txartela galdu eta berria behar dutenak 5 euro ordaindu beharko ditu

PREZIOAK