Eduki publikatzailea
Atzealdea

EGUTEGI FISKALA 2020

Udalak Egutegi Fiskalean hurrengo aldaketak onartu ditu, Covid-19aren krisiaren eraginagatik.

2020·04·15


Pasa den urtarrilean, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) nazioarte mailako osasun publikoko larrialditzat jo zuen Covid-19 koronabirusak sortutako egoera. Covid-19ak izan duen bilakaerak eragindako egoeraren ondorioz, osasun-arloko agintariek aparteko euste-neurriak hartu behar izan dituzte.

Dekretu honen xedea da agintari eskudunek hartutako neurrien eraginpean dauden zergadunak izaten ari diren inpaktu ekonomiko negatiboari aurre egiteko neurriak hartzea.

Covid-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko ezohiko neurrien ondorioz, salbuespenezko zenbait neurri hartu behar ditugu zerga-arloan epeak eteteko prozedurei dagokienez, bai eta horiek malguago bihurtu ere, herritarrei, ahal den neurrian, aurre egin behar diogun egoera larriari aurre egiten laguntzeko.

Horren arabera, ASTEASUKO UDALAK Egutegi Fiskalean hurrengo aldaketak onartu ditu:

  1. Kobrantza-aldia gaur egun abian duten prozeduretan, borondatezko epea luzatzea:
    • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga: 2020ko uztailaren 31 arte.
    • Zerga kitapenak: 2020ko ekainaren 1 arte.
  2. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren erroldari dagozkion ordainagirietarako, kobrantza-aldia abuztuaren 1etik irailaren 15era arte atzeratuko da.
  3. Eskolaz kanpoko jarduerak eta Kiroldegiko zerbitzuen kuotak : martxoa eta maiatzean egiten diren kobrantzak ordainketa bakarrean egingo dira ekainaren 15ean. Deskontua aplikatuko da, zerbitzua erabili ez den denboragatik, proportzionalki.
  4. Kamioi aparkalekua: borondatezko epea: 2020-05-15 / 2020-06-30.
  5. Telekomunikazio tasa: borondatezkoa epea: 2020-10-15 / 2020-11-30
  6. Terrazak: 2020-10-15 / 2020-11-30. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez agindutako itxialdiarengatik deskontu proportzionala aplikatuko da.
  7. Jarduera Ekonomikoen Zerga: borondatezko epea, 2020-10-01 / 2020-11-10
  8. Herri Baratza: borondatezko epea: 2020-10-15 / 2020-11-30
  9. Agroaldea: borondatezko epea: 2020-10-15 / 2020-11-30