Eduki publikatzailea
Atzealdea

Eguraldi apartarekin, jendez gainezka izan zen azoka (ARGAZKIAK eta BIDEOA)

Eguraldi apartarekin, jendetza bildu zen aurtengo azokan.

2019·09·30


Eguraldi apartarekin, jendetza bildu zen aurtengo azokan. Goizetik hasi ziren erakusketarako animalien erakustaldia prestatzen, eta eguedian esne-behien erakustaldia egin zuten.

Txekor-pintxo eta talo ugari izanagatik, ilaran itxoitea beste erremediorik ez zen izan, eta beroari aurre egiteko tabernetan gogor egin behar izan zuten lan herriko tabernariek eta udaleko postuko boluntarioek. Gero eta arrakasta gehiago izaten ari den arroz-esne lehiaketan, berriz, Onintza Elduaien izan zen irabazlea.

ARGAZKIAK