Eduki publikatzailea

Atzealdea

Berriz ere hainbat txikiketa izan dira Asteasuko eraikin publikoetan

2018an zehar egindako hirugarren suntsiketak dira joan zen asteburuan Pello Errota eskolan egindakoak. Oraingoz, Udalak neurri zehatzik hartu ez badu ere, hazten ari da bandalismo-ekintzon gaineko kezka.

2018·11·12


2018 urtea hasi zenetik, Asteasuko eraikin eta zerbitzu publikoetako hainbat hiri-altzari hautsi dituzte egile ezezagunek. Leihoak, komunak, ateak… hautsi dituzte, zenbait pintada egitearekin batera. Ez da lapurretarik edota bestelako erreibindikaziorik izan; bandalismo hutseko ekintzak izan dira beraz. Txikiketak eragindako konpontze eta material kostua 5.000€-tik gorakoa izan da.

Ekintza isolatutzat har zitezkeenon atzean egile berak egotearen zantzu sendoa dirudite hirugarren eraso-olde horiek. Orain arte erabaki eta neurri zehatzik hartu ez dituen arren, Udalak asteasuar guztiekin partekatu nahi du arazoaren gaineko kezka.