Eduki publikatzailea
Atzealdea

BANDOA: Zabor-bilketa Tasaren hobaria

Zabor-bilketa Tasaren hobaria eskatzeko, zergadunak ondoko baldintza betebehar du: Familiako diru-sarrerak ez ditu inola ere gaindituko Asteasuko Ordenantza Fiskaletan zehazten diren mugak eta baldintzak.

2020·02·10


Zabor-bilketa Tasaren hobaria eskatzeko, zergadunak ondoko baldintza betebehar du: Familiako diru-sarrerak ez ditu inola ere gaindituko Asteasuko Ordenantza Fiskaletan zehazten diren mugak eta baldintzak.

Onuradunei hobariak ematerakoan, bi ezaugarri hartzen ditugu kontuan

  • Zenbat kidez osatzen den familia, hau da, etxean zenbat pertsona bizi diren.
  • Familiaren hileko dirusarrerak zenbatekoak diren, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin konparatuz.

ONDASUN HIGIEZINEN BATA BAINO GEHIAGO DITUZTEN PERTSONEK EZ DUTE HOBARIRIK JASOKO.

Eskaera 2020ko martxoaren 15a baino lehen aurkeztuko da.

Baldintza huek betetzen dituzten interesatuek Udal Bulegoetan edo Egoitza Elektronikoan (www.asteasu.eus) aurkeztu behar dute bere eskaera, honako dokumentazioarekin batera:

  • Eskabide orria, behar bezala betea:
  • Nortasun agiriaren fotokopia.

Udalak, aldiz, agiri hauek jasoko ditu zuzenean:

  • “Errenta aitorpena. Laburpena “ziurtagira edo NISAEz honako zerbitzua: “Foru Ogasunak – PFEZaren kontsulta”.
  • ”Etxebizitzen titularra” eta “Gipuzkoatik kanpoko etxebizitzen titularra” ziurtagiriak edo NISAEz honako zerbitzua: “Foru Ogasunak - Ondasun higiezinen kontsulta”. Zerbitzu honek bi ziurtagirien informazioa ematen du.