Eduki publikatzailea
Atzealdea

BANDOA: ONDASUN HIGIEZINEN ZERGAREN HOBARIA (KONTRIBUZIOA)

Zergaren kuota osoaren hobari hauek eskatu ahal izango dituzte familia ugaria izaera duten subjektu pasiboek: %50eko hobaria (hiru ume bitartean) eta % 75 eko hobaria (hiru ume baino gehiago).

2020·01·31


Zergaren kuota osoaren hobari hauek eskatu ahal izango dituzte familia ugaria izaera duten subjektu pasiboek: %50eko hobaria (hiru ume bitartean) eta % 75 eko hobaria (hiru ume baino gehiago).

Hobari honetaz gozatzeko, subjektu pasiboak honako eskakizunak bete behar ditu:

  • Hobaria familia ugaria izaera duten subjektu pasiboei aplikatuko zaie, hobaria eskatu duten zerga aldiko urtarrilaren 1ean familia ugariaren nortasuna badute.
  • Familia unitatea ohiz bizi den higiezinari baino ezingo zaio aplikatu hobaria.
  • Hobaria jasotzeko eskubidea galdu egingo da, familia unitateko kideren bat ohiko bizilekuaz gain beste ondasun higiezinen baten jabea denean.

Eskaria aurkezteko epea: 2020ko otsailaren 28 aurretik.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskabide orria, behar bezala betea: www.asteasu.eus orrian eskuragarri dago.
  • Nortasun agiriaren fotokopia.

Eskariak aurkezteko tokia: Asteasuko Udaleko Erregistro Orokorrean, edo Zerbitzu Elektronikoen bidez (www.asteasu.eus)

Udalak agiri hauek jasoko ditu zuzenean:

  • Familia ugariaren titulua.
  • “Etxebizitzen titularra” eta “Gipuzkoatik kanpoko etxebizitzen titularra” ziurtagiriak edo NISAEz honako zerbitzua: “Foru Ogasunak – Ondasun higiezinen kontsulta”. Zerbitzu honek bi ziurtagirien informazioa ematen du.