Eduki publikatzailea
Atzealdea

BANDOA: euskara ikastaroa

Asteasuko Udalak, aurreko urteetako moduan, Euskarako Ikastaroa antolatzeko asmoa du, herrian bertan emateko.

2019·09·06


Asteasuko Udalak, aurreko urteetako moduan, Euskarako Ikastaroa antolatzeko asmoa du, herrian bertan emateko. Horretaz Tolosako Euskaltegia arduratuko da. Jadanik talde bat osatua dago, eta berri bat ireki daiteke norbait interesaturik balego, maila ezberdinetarako.

  • Hasiera: irailaren azken astea.
  • Maiztasuna: astean 5 ordu
  • Ordutegia: ordutegia finkatzeko dago.
  • Gutxiengo taldea: 8 pertsonek osatua
  • Izen-emateko azken eguna: irailaren 20a, Tolosako Euskaltegian. Tfnoa: 943.65.10.06

Informazio gehiago: Euskaltegian