Eduki publikatzailea

Atzealdea

“Garraio publikoa defenda dezagun” kontzentraziorako autobus-zerbitzua

Donostira joateko AUTOBUSA jarriko du Udalak, azaroaren 9an, arratsaldeko 16,30etan. Aurretik izena eman behar da, asteazkena baino lehen, udaletxera deituz. 943.69.19.07

2018·11·08


Luze doa gure herrian eta Tolosaldean lineako autobusen afera. Jakin badakit gure herrian guraso asko bueltaka ibiltzea ekarri duela eta horrek zalaparta handia sortu duela zuen artean. Baita ere lanerako behar dutenen artean. Ezinegon honi erantzun nahian Tolosaldeko 20 alkate batu gara Aldundiari garraio publikoaren apostu sendoa egin eta gatazka hau konpontzea ahalbideratu dezan, autobus zerbitzua osotasunean berrezartzeko. Hilabete guzti hauetan kaltetuak izan zareten eta aldarrikapen honekin bat egiten duzuen herritar guztioi “Garraio publikoa defenda dezagun” lemapean egingo den konzentrazioan parte hartzera dei egin nahi dizuet. Azaroaren 9an (ostirala), arratsaldeko 17,30tan Donostiako Gipuzkoa plazan (Aldundiaren aurrean) bilduko gara garraio publikoaren defentsan. Kaltetu nagusiak herritarrak izan gara eta guk eman behar diogu erantzun tinkoa gure herri eta eskualdearentzat ezinbestekoa den autobus garraio publikoari.