Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteasun aurkeztu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Pello Errotaren mendeurrenari keinu bat eginda, Asteasun aurkeztu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 2019ko txapelketa.

2019·07·16


Txapelketako irudiak errotarria irudikatzen du, Pello Errotaren eta bere alaba Mikaela Elizagi oroitzeko. Irailaren 14an hasiko da txapelketa eta abenduaren 14an jokatuko da finala, Donostiako Illunben.

Saroi Jauregi, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria; Pili Legarra, Asteasuko alkatea eta Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria izan dira txapelketa aurkezten. 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Oñatin hasiko da finala abenduaren 14an jokatuko da Donostian, Illunben.

Guztira 16 saio jokatuko dira hiru hilabeteko tartean, eta 48 bertsolarik hartuko dute parte, 16 epaile eta 15 gai-jartzailerekin batera.