ASTEASUKO UDAL IGERILEKUA 2022. URTEA
2022·05·30
Irekiera: 2022ko ekainaren 18tik irailaren 11arte
Ordutegia: 11:00etatik 20:00etara
IGERILEKUKO ABONOAK ESKATZEKO EDO BERRITZEKO EPEA
Abonu berriak eskatu edo urteko abonuak berritu ahal izateko, eskabidea behar bezala bete beharko da (www.asteasu.eus webgunean eskuragarri), aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, eta aurreko urteko txartelak ekarri beharko dira. Hori gauzatzeko udaletxetik pasa behar da honako epealdian:
Asteasuarrak : Maiatzaren 30etik Ekainak 10a bitartean, biak barne
Asteasuarrak eta beste Herrietakoak : Ekainaren 13tik aurrera, soberako abonuak baleude.
Ordutegia:
Astean zehar: 09:00etatik 14:00ra
Eskaera egin ahal izateko, une berean ordaindu behar da, eskudirutan, banku-txartelarekin edo Kutxabanken kontu korrontean egindako diru-sarreraren egiaztagiria aurkeztuz, izen-abizenak adierazita:
ES93 2095 5072 6110 6002 4501
OHARRA: Aurreko urteko txartela galdu eta berria behar dutenak 5 euro ordaindu beharko ditu.