Eduki publikatzailea

Atzealdea

Asteasuko plaza berritzera goaz: herritarrok proposamenak egiteko epea irekita dago

Joan den apirilaren 10ean egin genuen lehen bilera herritarrekin. Udaleko arkitektoak berrikuntzak egiteko herritarrentzat lagungarri izan daitezken ideia batzuk azaldu zituen.

2018·04·13


Udalaren oraingo helburua da herritarrok ideiak proposatzea. Horretarako, galdeketa bat erantzun beharko diozue. Erantzunak udaletxeko sarreran dagoen kutxa batean sar ditzakezue, edota asteasukoplaza@gmail.com helbidera bidali. Galdeketarako orriak, herriko dendetan eta tabernetan topatuko dituzue, baita albiste honetan bertan atxikita ere.

Gaiak duen garrantziaren jakitun garenez, aurreko bileran egon ez zineten herritarron parte hartzea errazteko beste bi bilera egingo ditugu datorren astean. Bertan, arkitektoaren proposamenak aurkeztuko dira:

INFORMAZIO-BILERAK

  • Apirilaren 18an, arratsaldeko 14:45ean, Pello Errota ikastetxean.
  • Apirilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko ikus-entzunezko aretoan.

Proposamenak egiteko dokumentua

PROZEDURA

Bilera horien ondorengo pausuak izango dira:

  • Apirilaren 25 arte: herritarrok proposamenak emateko epea zabalik egongo da.
  • Maiatzaren 2an, herritarron proposamenak aztertu ondorengo proiektua aurkeztea:
    • 15:00etan, Pello Errota ikastetxean
    • 19:00etan, udaletxean

Animatu parte hartzera! Orain da garaia proposamenak egiteko garaia, eta jasotakoak proiektua egiterakoan hartuko ditugu kontuan.