Eduki publikatzailea
Atzealdea
Asteasuko herri baratzetan libre dauden partzelak esleitzeko deialdia ireki da
Eskaera aurkezteko epea azaroaren 25a.
2023·11·15
Asteasuko Udalaren Agroaldeako lursailean herri baratzak daude. Hauen helburua, ingurumenarekiko errespetua bultzatzeaz gain, helburu sozial eta kulturalak jorratzea da. Hala nola, aisia aktiboa, garaiko eta bertako baratzako produktuak ezagutzea, elikadura osasuntsua, herritarren arteko bizikidetza, etab.
Libre dauden partzelak esleitzeko prozedura martxan jarri du Udalak, beraz, baratzen erabiltzaile izateko interesa duenak izena eman behar du udaletxean edo www.asteasu.eus web orrian erregistro elektroniko bidez. Eskaera aurkezteko azken eguna azaroaren 25a izango da.