Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteasu eta Aiztondo gurutzatuko ditu Emakumeen Birak maiatzaren 23an (ERREPIDE-MOZKETAK IZANGO DIRA)

Aiztondo klasikoaren ibilbidea egingo du Emakumeen Birak. 15:00etan hasiko da etapa, eta Adunatik Amasarako bidean, Aiztondo osoa gurutzatuko du. HAINBAT ERREPIDE MOZKETA IZANG DIRA.

2019·05·15


Goi mailako txirrindularitza izango dugu Asteasun maiatzaren 23an. Emakumeen ziklismoko munduko maila goreneko, World Tourreko, ziklistak ariko dira Emakumeen Birako 2. etapan. Aiztondo Klasikoaren ohiko ibilbidea egingo dute ziklistek, Adunan hasi eta Amasan bukatu arte. Eguerdiko 15:00etan hasiko da etapa, eta 18:00ak inguruan dago aurreikusita amaiera. 110km egin beharko dituzte ziklistek.