Eduki publikatzailea
Atzealdea
ASTEASU, ADUNA, ZIZURKIL ETA LARRAULGO UDALAK Saseta defentsa sistemaren lan arkeologikoak bultzatu ditu Aranzadi Elkartearen laguntzarekin
ASTEASU, ADUNA, ZIZURKIL ETA LARRAULGO UDALAK
Saseta defentsa sistemaren lan arkeologikoak bultzatu ditu Aranzadi Elkartearen laguntzarekin
2020·11·12
Urteak daramatzagu lau udalen ar- tean gerra zibilean gure ingurue- tan osatu zen “Saseta Defentsa Sistemaren” aztarnak aztertzen. Orain arte gazteen Auzolandegi formatuan egin ohi dira lana hauek, baina aurten Aranzadiko ar- keologoek egin dituzte, gaur egun egoerak ez duelako ahalbideratu gazteak bertaratzea.
Errepublikarrak eratutako hainbat lu- baki topatu dituzte eta horiekin osa- tzen ari dira gertatutakoak. Gure bai- lara izan zen lehen defentsa sistema osatu zen tokia.
Denaren berri emateko prentsaurre- koa egin zen Asteasuko udaletxe az- pian, joan den abuztuaren 28an. Ber- tan parte hartu zuten lau herritako alkateak, Aranzadiko arkeologoak, eta Foru Aldundiko ordezkariak.