Eduki publikatzailea

Atzealdea

Asier Azpiroz eta Beñat Lizaso dira Pello Errita sariketako lehen bi finalistak

Zizurkilen jokatu zen finalaurrekoa, eta hurrengoa Anoetan izango da ostiralean, urriaren 5ean.

2018·09·29


Asier Azpiroz eta Beñat Lizaso Pello Errota sariketa berriko finalean izango dira, ostiral honetako kanporaketan gailenduta. Biekin batean kantuan ari zirenak: Arrate Illaro, Xumai Murua, Itsaso Paia, Beñat Iguaran, Arrate Illaro, Xumai Murua, Itsaso Paia eta Beñat Iguaran, Imanol Artolak gaiak jarrita. 50 lagun inguru elkartu ziren Atxulondo kultur etxean.

Bigarren kanporaketa urriak 5, ostirala, Anoetan

Bi kanporaketa ditu Pello Errota sariketak eta bigarrena Anoetan jokatuko da ostiral honetan: Eneko Lazkoz, Eneritz Artetxe, Unai Gaztelumendi, Aimar Karrika, Oihana Bartra eta Txomin Azpiroz ariko dira kantari, Imanol Artolak gaiak jarrita. 22:00etan, Mikelasagasti auditorioan.

Finala: urriak 20, larunbata, Asteasun

Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuak kantatuko dute. 21:00etan, Iturri-ondo jatetxean, Gai-jartzailea: Iker Iriarte. Urriaren 18ra arte bertso afarirako txartelak 20 euroan egongo dira. salgai, Iturri-ondo jatetxean bertan.

Informazioa: Bertsoa.eus