Eduki publikatzailea
Atzealdea
2024ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea zabalik ,urriaren 20ra arte
Ostiralean, hilak 20, amaituko da datorren urteko egutegirako argazkiak aurkezteko epea. Argazki bakoitzak hilabete bati lotuta egon behar du, eta Asteasuko txoko bateko behar du izan. Parte-hartzaileen artean Gabonetako saski bat zozkatuko da.
2023·10·17
BALDINTZAK:
- Gehienez bakoitzak 12 argazki aurkeztu ditzake
- Formatua : JPG
- Kokapena: horizontala
- Argazki bakoitzak, urteko hilabete bati lotua eta Asteasuko txoko bateko behar du izan. (Adibidez, ekainean, festak? )
- Argazkiak, CD batean, edo pendriwe batean entregatu beharko dira.
EPEA: urriak 20
LEKUA: Udaletxean edo Kultur Etxean
Ondoren Udalak horien artean aukeraketa bat egingo du. Nahiko kalitate ez badute, baztertuak izango dira.
Aurkezten direnen artean, Eguberrietan, saski bat zozketatuko da.