Eduki publikatzailea
Atzealdea

2020ko egutegirako argazki-bilketa

Urriaren 28 arte aurkez daitezke 2020ko egutegirako argazkiak. Asteasuko irudiak, edota Asteasu hainbat ikuspuntu erakusten dituzten argazkiak erakuts litezke. Partaide guztien artean saski bat zozketatuko da.

2019·10·15


GAIA

  • Asteasuko txokoak (auzoetako leku bereziak, baserrietako alderdi ezkutuak, errekak… )
  • Asteasuko ikuspuntu desberdinak

EZAUGARRIAK

  • Formatua: TIFF edo JPG
  • Erresoluzioa: 300 pixel x pulgada
  • Neurria: A-4

ARGIBIDEAK

  • Pertsona bakoitzeko, gehienez 20 argazki onartuko dira
  • Argazkiak CDan grabatuta aurkeztu behar dira
  • Aurkezteko epea: urriak 28 (Asteasuko Udaletxean edo Kultur-Etxean)
  • Urtean zehar herrian ospatzen diren hainbat ekitaldietako argazkiak (Festak, Ihauteriak, Azoka…) datorren urteko inprimakietan erabili ahal izateko aurkeztu nahi izan ezkero, beste CD batean entregatu behar dira.
  • Partaideen artean SASKI BAT zozketatuko da