Eduki publikatzailea
Atzealdea
2019ko egutegia egiteko argazki bilketa martxan dago
Azaroaren 6 arte dago irekita epea. Gehienez ere 20 argazki aurkez litezke, eta partaideeen artean saski bat zozketatuko da.
2018·10·18
BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Argazkien edukiak
- Asteasuko txokoak agertu behar dira (auzoetako leku bereziak, baserrietako alderdi ezkutuak, errekak, etab.)
- Asteasuko ikuspuntu anitzak
Ezaugarri teknikoak
- Formatoa: JPG edo TIFF
- Erresoluzioa: 300 ppx
- Neurria: Din A-4
Argibideak
- Pertsona bakoitzeko, gehienez 20 argazki onartuko dira
- Argazkiak CDan grabatuta aurkeztu behar dira
- Aurkezteko epea: azaroaren 6a (Asteasuko Udaletxean edo Kultur-Etxean)
- Urtean zehar herrian ospatzen diren hainbat ekitaldietako argazkiak (Festak, Ihauteriak, Azoka…) datorren urteko inprimakietan erabili ahal izateko aurkeztu nahi izan ezkero, beste CD batean entregatu behar dira.
- Partaideen artean SASKI BAT zozketatuko da