Eduki publikatzailea
Atzealdea

200 kiloko harrien txapelketa egingo da abenduaren 22an

Abenduaren 22an jokatuko da 12:00etatik aurrera, eta goi mailako partaidetza izango du.

2019·12·13


Duela 30 urte jokatutako harrijasotzaile txapelketa berreskuratu dute Asteasun, eta abenduaren 22an egingo da 200 kiloko harri errektangularren txapelketa, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Zenbait urtez segidan Asteasun egin izan da Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa Asteasun, baina aurten Azpeitian egingo dute. Harrijasotzaileen tradizio handia duen Asteasuk eskatzen zuen saio berezi bat, eta hala berreskuratu dute duela ia hogeita hamar urte Goenatxo I.ari egindako omenaldian egindako txapelketa. Ezaugarri horiekin jokatutako azkena izan zen. Goenatxo II.a suertatu zen garaile orduko txapelketa hartan, Saralegirekin 22 jasoalditara berdinduta. 

Goi mailako partaidetza

16 harrijasotzaile inguruk parte hartu zuten aritu ziren lanean, eta aurtengo edizioa kopuru horretara iritsiko ez bada ere, m

  • Joseba Ostolaza (aurreko txapelketan parte hartutakoa)
  • Inaxio Perurena
  • Aimar Irigoien
  • Jon Goenatxo
  • Jokin Eizmendi
  • Julen Diaz
  • Xabier Aranburu
  • Aimar Galarraga
  • Xabier Peñagarikano
  • Iñigo Eizagirre
  • Martin Mendizabal
  • Gorka Etxeberria

Txapelketa Asteasuko frontoian izango da, abenduaren 22an. Duela 30 urteko arau berekin jokatuko dute txapleketa: hiru minutuko bi txanda izango ditu harri jasotzaile bakoitzak. Jasoaldi gehien lortzen dituena izango da txapelduna.