Eduki publikatzailea

Atzealdea

"Bertsolaritzaren sekretuak" antzerki-lana, martxoaren 9an

Historian zehar bertsotan aritutako hainbat emakumeren nondik norakoak kontatzen dituen antzerki eta musika lana kultur etxean emango dute 22:00etatik aurrera.

2018·02·18


Aurrera darraite Pello Errotaren heriotzaren mendeurrena oroitzeko ekitaldiek. Otsailaren 23ko aurkezpenaren eta bertso jarrien afariaren ondoren, antzerkiaren txanda izango da orain.

Oraingoan Emakume Langilearen Nazioarteko egunarekin bateratuko da Pello Errotaren memoria. Izan ere, historian zehar bertsotan aritu izan ziren emakumeen testigantzarekin osatutako Bertsolaritzaren sekretuak antzezlana. Horien artean agertuko zaigu Mikaela Elizegi, Pello Errotaren alana, bertsotan ere aritzen zena.

Bertsolaritzaren sekretuak antzerki-lana

  • Data: martxoaren 9a, ostirala
  • Ordua: 22:00
  • Tokia: Asteasuko udaletxea