Eduki publikatzailea
Hirigintza 2018·04·13
Asteasuko plaza berritzera goaz: herritarrok proposamenak egiteko epea irekita dago
Joan den apirilaren 10ean egin genuen lehen bilera herritarrekin. Udaleko arkitektoak berrikuntzak egiteko herritarrentzat lagungarri izan daitezken ideia batzuk azaldu zituen.
Kultura 2018·03·30
PELLO ERROTA eta MIKAELA ELIZEGI gogoan, apirilaren 19an
Pello Errotaren garaiko eta egungo bertsolaritza parez pare jarriko dituzte Bernardo Atxaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Joxan Goikoetxea eta Xabi Paiak. Horrekin batera, bertsolaritza mota bakoitza eragin duen gizarte-ereduak izango dituzte hizpide, eta horrek uneko artisten sormenean eta ezaugarrietan duen eragina. Hala, sortzaile bakoitzak bere diziplinatik helduko dio saioari.
Herri-lanak 2018·04·05
OHARRA: errekan zenbait froga egingo ditu URA Ur Agentziak
Berdez koloreztatuko dute, kutsakorra ez den produktu batekin.
Euskara 2018·03·14
HITZALDIA: "Euskaraz bizi a(ha)l gara?", martxoaren 20an
Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. UEMAko kide diren herrien kasuan, mankomunitateko kideen laguntza ere izango dugu horretarako. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.
Ekonomia eta gizartea 2018·03·14
Lan-deialdia: Udalbiltzak lan-poltsa osatu eta ordezkapen
Teknikari bat kontratatzeko eta idazkari-kontuhartzailea ordezkatzeko Udalbiltza Partzuergoaren lan deialdia
Kultura eta gizartea 2018·02·18
"Bertsolaritzaren sekretuak" antzerki-lana, martxoaren 9an
Historian zehar bertsotan aritutako hainbat emakumeren nondik norakoak kontatzen dituen antzerki eta musika lana kultur etxean emango dute 22:00etatik aurrera.
Kirola 2018·02·26
Martxoaren 4an jokatuko da Aiztondo Klasikaren 15. edizioa. Guztira, 25 talde izango dira Alkizako irteeran, eta 141 kilometroko ibilbidearen ondoren, Larraulen jarritako helmugan jakingo dugu irabazlearen izena. Afizionatu mailako Espainiako Koparako froga puntuagarria da.
Kultura 2018·02·20
"Raketistak lehen eta orain" dokumentala, martxoaren 2an
Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren inguruan emango dugu dokumentala. Besteak beste, hemezortzi urtetan zehar raketista profesionala izan zen Miren Uzkudun asteasuarraren historia kontatzen du.
Kultura 2018·02·09
Otsailaren 23ko bertso jarrien afarirako sarrerak salgai
Pello Errotaren heriotzaren mendeurreneko ekitaldien abiapuntua izango da.
Hirigintza 2018·01·25
Eraikinen ikuskaritza teknikoari buruzko informazio-bilera
Urtarrilaren 31n egingo da Udaletxean eraikinen egoeraren azterketa teknikoa bultzatzeari buruzko bilera
Kultura eta aisia 2018·01·19
ASTEASU-OBABA Bide Herriaren aurkezpena
Datorren urtarrilaren 25ean aurkeztu dugu 19:00etan
Kirola 2018·01·02
Tinko dirau Asteasuko Kros Solidarioak
Igandean, urtarrilak 7, egingo da hirugarren edizioa, eta aurten ere lortutako dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko gazteen ikasketetarako bideratuko dute.
Gizartea 2017·12·05
Gabonetako ekitaldien egitaraua prest
Gabonetan zehar jarduera ugari egingo dira herriko hainbat elkartek antolatuta
Gizartea 2017·11·30
Euskararen eguna 2017: Tolosaldean euskarak 365 egun!
Eskualde mailan ekintza bateratua egingo dugu aurtengoan erakundeek eta herritarrek Euskararen Egunean. Herri guztien artean, “TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN !!” leloa osatuko dugu, herri bakoitzak esaldi horren letra bat irudikatuz.
Gizartea 2017·11·20
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko ekitaldiak Asteasun
Mikel Otxotorenak hitzaldia emango du azaroaren 22an, eta kontzentrazioa egingo da azaroaren 25ean.
Kultura 2017·11·13
Eñaut Elorrieta izango da Asteasuko Musikarien Eguneko gonbidatu berezia
Azaroaren 24an egingo da Usarrabi frontoian 22:00etatik aurrera. 80 herritar elkartuko dira estilo anitzeko musika jotzen, gisa guztietako instrumentuekin.
Turismoa 2017·11·10
Gipuzkoako Diputazioko turismo-zuzendaria Muskerraren Bidea ezagutzen izan da
Maite Cruzado (Gipuzkoako Diputazioko turismo-zuzendaria) eta Cristina Iturriagagoitia (San Sebastian Region bulegoko zuzendaria) Asteasun egon dira gaur, Muskerraren Bidea eta herrigunea bertatik bertara ezagutzen.
Kultura 2017·10·30
Bakea eta bizikidetzari buruzko zine-foruma azaroaren 3an
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen bizikidetza-jardueren barruan, "En Tierra de Nadie" emango dute Asteasuko Udaletxeko zinema-aretoan
Gizartea 2017·10·26
Udaletxeko zinema-aretoan egingo da 18:00 - 20:30 bitartean
Politika 2017·10·25
Udalak elkartasuna adierazi dio Kataluniako herriari
Aho batez onartu da Asteasu Batuzek plenoan aurkeztutako mozioa, eta adierazpen ofiziala helarazi dio Generalitateari