Agenda
10 MAR
Pello Errotaren heriotzaren mendeurren ekitaldiek bat egingo dute Emakumearen Nazioarteko Egunarekin, eta feminismoa ardatz nagusia duen "Erradikalak gara" ikuskizuna emango dute Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Elgezabal aktoreak udaletxean
17 MAR
Sub-23 mailako ziklistentzako lasterketa. Espainiako Kopara puntuagarria.
26 OTS
Lehen bileraren ostean, 2019ko San Pedroak antolatzeko proposamenak jasoko dira eta egitaraua osatzeko erabakiak hartuko dira.
16 OTS
Udazkenean izandako arrakastaren ondoren, berriz ere ekingo diogu gazteen artean parekidetasuna eta matxismoa lantzeko saioei
4 OTS
Pello Errotaren heriotzaren mendeurren ekitaldien barruan, 2019ko lehena izango da. Usarrabi koroa, Asteasuko trikitilariak eta panderistak, eta bertsolariak ariko dira: Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, eta Oihana Iguaran.
29 URT
Zein egunetan izatea nahi dugu koadrilen eguna?, Zein kontzertu nahi genituzke?, Elektrotxaranga bai edo ez?, Eta umeentzat zein ekintza jarri nahi ditugu?... Honetaz guztiaz hitz egin eta hausnartuko dugu.
22 ABE 5 URT
Urteroko moduan, Asteasuko hainbat elkartek elkarlanean egitarau zabala antolatu dute Gabonen inguruan. Kirolak, kultura, jolasa... eskaintza anitza da, herritar eta bisitari mota guztiei irekia.
14 ABE
Pello Errotaren mendeurren-ekitaldietako azken jarduera hitzaldi berezi bat izango da. Koldo Izagirrek Pello Errotari buruzko saio bat egingo du, Amaia Agirre eta Haritz Mujika bertsolariekin.
3 ABE
Euskaraldiko hizkiekin mosaikoa eta "Aho bizi, belarri prest" koreografia egingo dituzte ikasleek. Amaieran, gurasoek prestatutako merienda izango da.
1 ABE
Larunbat honetan Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Asteasuko Udalak aurkeztuko dugu Asteasuko Udaletxean "Eleuterio bera zen festa" liburua.