Berriak

Atzealdea

Usarrabi kiroldegiko 2017-2018 ikasturteko eskaintza prest

Irailaren 13an hasiko dira ikastaroak

2017·09·01


Kirol jarduerak egiteko eskaintza zabala prestatu dute 2017-2018 ikasturterako Usarrabi kiroldegian. Sasoi, gogo eta adin mota guztientzako moduko ikastaroak prestatu dituzte kiroldegiko kudeatzaileek.

Horrez gain, abonu-sistema berritu dute, eta beste hainbat zerbitzu ere ematen segitzen dute: hainbat instalazio erreserbatzea (frontoia, gimnasioa eta ping-pong mahaiak), edota podologia eta masaje zerbitzua.

Eskaintza

  • Sasoian: Aktiba ezazu zure gorputza eta jar zaitez sasoi onean jarduera hauen bitartez (3. adinekoei zuzendutakoa)
  • Gogotsu: Intentsitate altuagoko jarduerak egin nahi badituzu, hemen dauzkazu aukerarik onenak
  • Orekatu: Lor ezazu gorputz orekatu bat posizioaren kontrolaren bitartez (yoga eta pilates)
  • Jolasean: haurrei eta gazteei bideratutako lehorreko jarduerak

Abonu-sistema berria

Urteko bazkidetzak urte oso bateko iraupena izango du, abonua egiten den egunetik hasita. Horrez gain, kiroldegiko urteko bazkidetza eginez gero:

  • Udako igerilekuetako banakako abonuan %50eko deskontua aplikatuko da.
  • Igerilekuko bazkidetza familiarra eginez gero, %25eko deskontua aplikatuko da kiroldegiko urteko bazkidetza duen kide bakoitzeko, gehienez ere %50eko deskontua aplikatuz.

Beharrezkoa izango da udako denboraldiak irauten duen bitartean kiroldegiko bazkidetza indarrean egotea.

Eskaintzari buruzko informazio osoa:

Usarrabi kiroldegia: 2017-2018 ikasturteko eskaintza: ordutegiak eta prezioak