Berriak

Atzealdea

Udalak elkartasuna adierazi dio Kataluniako herriari

Aho batez onartu da Asteasu Batuzek plenoan aurkeztutako mozioa, eta adierazpen ofiziala helarazi dio Generalitateari

2017·10·25


Asteasuko Udaleko Asteasu Batuzeko taldeak Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko mozioa aurkeztu zion udalbatzarrari 2017ko iraialren 28an, eta onartu egin zen, aldeko 5 boturekin, kontrakorik eta abstentziorik gabe. Ondorioz, udalak mozioa onartu zuen, eta horrekin batera onarpen horren berri eman dio Kataluniako Generalitateari.

 

Halaxe dio Udaleko plenoan onartutako elkartasun-mozioak:

Urte luzeetako prozesu baten baitan eta herritarren gehiengo baten eskariari ateak irekiz, etorkizuna libreki erabakitzeko bitarteko demokratikoz hornitu du Kataluniako herriak bere bidea. Kataluniako instituzio nagusiek herritarren nahiei bide emateko erabaki irmoa hartu dute.

Katalunian herritarren borondatearen eskutik eman diren urratsek, Madrilen aldetik indarraren, mespretxuaren eta zaharkitutako legeen ustezko arrazoiarekin erantzun da.

Bide demokratikoen aurkako eraso larri honen aurrean, Asteasuko Udalak honako mozio hau eztabaidatu eta onartzen du:

1.- Udal honek, zilegitasun osoa aitortzen dio Kataluniako Parlamentuak egingo duen autodeterminazio erreferendumari. Izan ere, libreki adierazitako herritarron borondatea da tresna politikorik eraginkorrena edozein herri edo kolektiboren etorkizuna eraikitzeko.

2.- Udal honek, Kataluniar herriaren eta Parlamentaren erabaki burujabeen aurka Espainiar estatutik buruturiko erasoak salatu eta arbuiatzen ditu. Madrilgo Gobernua, epaitegiak eta Auzitegi Konstituzionala ezin direlako Kataluniako herritarren gehiengo zabalak adierazitako borondate demokratikoaren gainetik jarri.

3.-Modu demokratikoan aukeratuak izan diren Kataluniako alkateak deklaratzera deitzea irmoki salatzen dugu. Demokrazia praktikan jartzea ahalbidetu nahi duten alkateak inputatzea deitoratzen du.

4.- Udal honek, Euskal Herria, Katalunia edo munduko gainerako herrietan, herritarren borondate askean oinarrituta garatzen dituzten prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa hartzen du.

5.- Udal honek urriaren bateko emaitza errespetatzen du eta Instituzio zein eragileei ere berdina egitea eskatzen die. Horretarako erabaki honen berri, Kataluniako Parlament-eko lehendakariari, Madrilgo Gobernuko presidenteari eta Auzitegi Konstituzionaleko presidenteari ematea erabakitzen du. Gure udalerriko herritarrei ere jakinaraziko zaie erabaki honen berri.