Berriak

Atzealdea

Otsailaren 23ko bertso jarrien afarirako sarrerak salgai

Pello Errotaren heriotzaren mendeurreneko ekitaldien abiapuntua izango da.

2018·02·09


Otsailaren 23an, ostiralez, aurkeztuko ditugu Pello Errotaren heriotzaren mendeurreneko ekitaldiak. Ekitaldiei hasiera emateko, eta aurkezpenarekin batera, Harituz elkarteak urtero antolatu ohi duen bertso jarrien afaria egingo da Iturri-ondon.

Afarira joateko txartelak aurrez hartu behar dira Iturri-ondon bertan, edota Zizurkilgo Iriarte jatetxean.

  • Menua: entsalada mista, etxeko fritoak, txekor kostila patata eta piperrekin eta gazta tarta.
  • Prezioa 20€

Hartu txartela eta zatoz afaltzeko aitzakian gau eder bat pasatzera!