Agenda

Atzealdea

Liburu-aurkezpena: "Eleuterio Tapia, bera zen festa"

Larunbat honetan Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Asteasuko Udalak aurkeztuko dugu Asteasuko Udaletxean "Eleuterio bera zen festa" liburua.
1 ABE

Larunbat honetan Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Asteasuko Udalak aurkeztuko dugu Asteasuko Udaletxean Eleuterio bera zen festa liburua. Eleuterio Tapia trikitilariaren biografia jasotzen duen liburua da, eta Joxean Agirrek idatzi du. Liburuak Eleuterioren hainbat grabazio jasotzen dituen CDa dauka baita ere. Era berean, hainbat aipamen egin zaizkio oso gazte hil eta trikitklaria ere bazen Juanito Tapiari, Eleuterioren anaiari. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak urtero argitaratzen duen biografia sailean dago Eleuterio Tapiaren asteasuarrarena, eta Asteasuko Udalaren laguntzarekin argitaratu du aurtengoa.

Egitaraua

  • 11:00, Iturri-ondo tabernan hainbat trikitilari elkartuko dira, herrian zehar kalejira egiteko.
  • 12:00, Udaletxean aurkezpena.
    • Pili Legarra, Asteasuko alkate-anderea
    • Joxean Agirre, liburuaren egilea
    • Juan Tapia, Eleuterio Tapiaren iloba
    • Agurtzane Elustondo, EHTEko lehendakaria