Agenda

Atzealdea

Indarkeria matxista lantzeko gazteentzako saioa

26 URR

Urriaren 26an, 19:00etan, emango diogu hasiera herriko gazteekin indarkeria matxistaren gaia lantzeari, Arremanitz kooperatibako kideekin. Lehendabiziko saioa izango denez, garrantzia emango diogu talde-kohesioa lantzeari eta gaiak eskatzen duen konfiantzazko giroa sortzeari.

2 ordu inguruko saioa aurreikusten dugu, indarkeriaren gaira lehen hurbilpena egiteko. Indarkeriaren inguruan zabalduta dauden mitoak kuestioan jarriko ditugu, eta gizon eta emakumeok gai horrekiko izan ditzakegun bizipenei ere toki egingo diegu. Gure saioetan garrantzia berezia emango diogu epairik gabe elkar entzuteari, iritziak trukatzeari eta elkar aberasteari.