Agenda

Atzealdea

Gazteei zuzendutako bilera: emakumeen aurkako indarkeriari buruzko tailerrak

Gazteen artean ematen den emakumeen aurkako indarkeriari buruz hitz egitekoko bilera-deialdia luzatzen diegu Asteasuko gazteei. Axier Baglietto adituak gaiari buruzko hainbat datu emango dizkigu, eta etorkizunean hainbat tailer egiteko aukera aztertuko dugu asteasuar gaztediarekin.
5 URR

Sarritan kontrakoa pentsa genezakeen arren, emakumeen aurkako indarkeria gure artean ere gertatzen da eta gazteen artean. Zenbait datuk garamate hori ikustera:

  • Bikote indarkeria salatzen duten emakumeen %35k 18-35 urte dauzka
  • Kaleko sexu-erasoak salatzen dituzten emakumeen %68ak 30 urte baino gutxiago dauzka
  • EAEn egunero 13-30 urte bitarteko 3 neskek salaten dute sexu erasoren bat bikotearen aldetik.

Asteasuko gaztedia gaiaren inguruan kontzientziatzeko, eta egunerokotasunean oharkabean ditugun mikromatxismoez jabetzeko, Asteasuko gazteei deialdia luzatzen diegu, udaletxean urriaren 5ean. Arremanitz Kooperatibako Axier Baglietto aditua etorriko da gaiairi buruz hitz egitera.