Berriak

Atzealdea

Gaueko autobus zerbitzu berezia Asteasuko San Pedro jaietan

Asteasuko Udalak San Pedro jaietan gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du.

2017·06·21


Asteasuko Udalak San Pedro jaietan gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko die herrira etorri nahi duten guztiei. Zerbitzua uztailaren 1ean emango da, larunbat gauean eta autobusak ohiko ibilbidea eta geltokiak errespetatuko ditu. Honako hauek dira eskainiko den zerbitzuaren ordutegiak:

Gaueko autobus zerbitzuaren jakinarazpena 2017_Asteasuko Udala

Zerbitzu honekin inguruko herrietako jendeari gure herriko jaietara etortzea erraztu nahi dugu; eta, aldi berean, guztion segurtasuna bermatu nahi dugu, jendeak festaz lasai goza dezan, ondoren autorik hartu beharrik izan gabe.