Berriak

Atzealdea

Gabonetako ekitaldien egitaraua prest

Gabonetan zehar jarduera ugari egingo dira herriko hainbat elkartek antolatuta

2017·12·05


Ate-joka ditugu Gabonak, eta herriko hainbat elkartek antolatuta, gustu eta mota askotariko jarduera ugari egingo dira herrian. Hona hemen egutegia:

  • Abenduaren 16a: Euskal Herriko harri handien txapelketa
  • Abenduaren 23a: organo-kontzertua, elizan
  • Abenduaren 24a: Gabon eskeko kantua
    • 10:00etan, Pello Errotako ikasleak
    • 12:00, Guraso Elkartea
  • Abenduaren 26a, 16:30 eta 19:30 bitartean, Txatxilipurdi elkartearekin Probatu eta gozatu (euskarazko jostailu berriak ezagutzeko jarduera), udaletxeko zine-gelan
  • Abenduaren 28a, 16:30ean, Etxe magikoa (zinea euskaraz), ondoren merendola
  • Abenduaren 29a, 20:30, kontzertua Iturri-ondo
  • Abenduaren 31, Urrezko Aizkoraren finala, frontoian
  • Urtarrilaren 2a, 17:00etan, Ipuinen haria, 4-11 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontalaria, udaletxeko zine-gelan
  • Urtarrilaren 3a, 16:30ean, Albert (zinea euskaraz), ondoren merendola, udaletxeko zine-gelan
  • Urtarrilaren 5a
    • Pilota-finalak
    • Errege-kabalgata, 20:30
  • Urtarrilaren 7a, kros solidarioa