Agenda

Atzealdea

Euskararen Eguneko ospakizunak

Euskararen Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu ditu Udalak
2 ABE

  • 11:00etan, Lazkao Txiki marrazki bizidunen proiekzioa udaletxeko ikus-entzunezko aretoan, haur, gazte eta helduentzat.
  • 12:00etan, Euskararen Txantxangorriaren margoketa haurrentzat kultur etxe aurrean.
  • Ordu berean hasi eta 13:30era arte, EUSKARALDIAko konpromiso dianaren osaketa. EUSKARALDIAren konpromiso diana osatzen lagundu ahal izateko, beharrezkoa da EUSKARALDIAn parte hartu izana eta egunean bertan ahobizi edo belarriprest txapa jantzita izatea. Diana osatzen parte hartzen duten herritarren artean bi saski eder zozketatuko dira.
  • 12:15ean, hamaiketakoa kultur etxe aurrean. Bete dezagun mahai ingurua Euskaraz!
  • 13:00ean, Asteasuko musikarien eta bertsolarien emanaldia kultur etxe aurrean: Balkoitik balkoirako bertso saioa eta Euskararen inguruko abestien kantaldi herrikoia.
  • Ondoren, EUSKARALDIAren diana osatu duten herritarren artean, bi saski ederren zozketa. Bukatzeko, herri argazkia EUSKARAK 365 EGUN testua duen pankartarekin.

OHARRA: eguraldi txarra egingo balu, ekitaldiak frontoian egingo dira.