Berriak

Atzealdea

Aldaketak kiroldegiko tasetan (Asteasuko Udalaren gutuna)

Iazko prezioak mantenduko dira, eta irailaren 20an hasiko da kurtsoa

2017·09·11


Irailaren hasieran 2017-2018 ikasturteko polikiroldegiko eskaintzaren berri eman ondoren, tasen inguruan zenbait aldaketa egin dira, eta udalak ondorengo gutuna argitaratu du:

Asteasuko kiroldegia orain BPXPORT enpresak kudeatzen du.

Bere aholkuz, aurtengo tasetan aldaketa bat egitea pentsatu genuen. Izan ere, kiroldegiak oso abonatu gutxi ditu eta gastuak handiak izanik, defizita dexentea duen zerbitzua da.

Aurtengo aldaketaren filosofía eta asmoa hau izanda : kiroldegiko abonatuak datorren urteko igerilekuetako tarifan %50 eko deskontua izatea. Nolabait abonatua izatea premiatzea izan da gure nahia.

Dena dela, kiroldegian jaso den informazioaren arabera, jendeak ez du ulertu asmo hau, eta pentsatu degu, aurtengo ikasturtean aurrekoaren prezio berdinak uztea, eta ikasturte amaieran erabiltzaileekin bilera bat egitea, denon artean erabakitzeko nola jokatu.

Kiroldegia zerbitzu ona da eta ahal den herritar gehienek erabiltzea da helburua, baina noski, hori ahalbideratzeko gastuei ere aurre egin behar zaie.

Hau dena kontutan izanda, aurtengo ikasturtearen hasiera, datorren irailaren 20 arte atzeratuko da.