Kultura 2019·02·04
Santa Eske berezia 2019 [Argazkiak eta bideoa]
Egun osoan zehar herriko hainbat baserri eta auzo bisitatu dituzte asteasuarrek. Goizean Pello Errota eskolako haurrak aritu dira, eta arratsaldean erreleboa hartu diete Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran, eta Haritz Mujika bertsolariek, herriko trikitilariek, Usarrabai koruak, eta hainbat herritarrek.
Festak eta kultura 2019·01·29
San Pedroak 2019: Koadrilen eguna ostiralez izango da, eta herri-afaria larunbat gauean
Gaur egin da aurtengo San Pedro festak antolatzen hasteko lehen bilera, eta dagoeneko zenbait erabaki hartu dira. San Pedro eguna larunbatez izango dela kontuan hartuta, hauek dira erabaki nabarmenenak: koadrilen eguna ostiralera pasa, herri-afaria larunbatera, eta kontzertuak larunbatez mantenduko dira
Kultura 2019·01·30
Pello Errotaren mendeurren ekitaldien 2019ko egitaraua aurkeztuta
Gaur aurkeztu da udaletxean Pello Errotaren heriotzaren mendeurreneko ekitaldien egitaraua. Horrekin batera, Pello Errota eskolarekin landutako unitate didaktikoa aurkeztu da.
Kirolak eta gizartea 2018·12·23
IV: Kros solidarioa: sailkapena
Gaur egin da Asteasun Gabonetako IV. Kros solidarioa. Giro apartarekin eta partaidetza handiarekin, festa izan da korrikan aritzea, eta jasotako El Salvadorreko Segundo Montes komunitatera bideratuko da
Hiri-antolamendua 2016·02·05
HONDAKINEN BILKETA SISTEMAN ALDAKETAK EGITERA GOAZ!
Asteasuko hiri-hondakinen bilketa sisteman aldaketa nabarmenak egin ziren 2013an hondakinak hobeto bereizteko helburuarekin. Hasiera batean aldaketek harrera ona izan zuten baina azken aldian herritarrek dituzten jarrera eta ohituretan motelaldi nabarmena atzeman da. Arazo honen zergatiak aztertu eta herritarren iritzia ezagutzeko partaidetza egitasmo bat gauzatu da 2018an. Bertan, herritarren ustetan bilketa sistemaren ahuleziak azaleratu dira eta horiei irtenbide bat eman nahian, HIRI-HONDAKINEN BILKETA ETA KUDEAKETA SISTEMAN ONDORENGO ALDAKETAK EGITEA ERABAKI DA:

