Publicador de contenidos
Atrás

Asteasuri buruzko informazio osoa eskura Appa Asteasu! aplikazioarekin

Dagoeneko deskargar liteke Google Play (Android) eta Itunes Store (Apple) plataformetan.

22·03·2019


Martxoaren 22an aurkeztu genuen udaletxeko areto nagusian Appa Asteasu! aplikazioa, asteasuarrek eta bisitariek Asteasuri buruzko informazioa jasotzeko tresna berria. Aplikazioaren bidez, herriko albisteak, agenda, eta beste hainbat informazio erabilgarri izango dituzte eskutan.

DESKARGATU DOAN

Asteasuko Udalak herritarren eskura jarri du Appa Asteasu! aplikazioa. Asteasuko Udaleko albisteak eta agenda jasotzeaz gain, herritarrek eta bisitariek hainbat informazio eta zerbitzu izango dituzte eskura: dokumentazio ofiziala, inkestak eta galdetegiak, zerbitzu publikoen informazioa, ostalaritza eta turismo informazioa, etab.

Aplikazioa doan deskarga liteke Apple Store eta Google Play plataformetan, behin deskarga eginda, erabil nahi dutenek erregistro bat egin behar dute, helbide elektroniko batekin. Erregistroa egindakoan aplikazioak konfigura liteke abisuak eta albisteak jasotzeko. Udaleko webgunearekin eta sare sozialekin lotuta dago aplikazioa.

Ezaugarritzat, Asteasuk oraindik ahozkotasuna eta komunikazio zuzena dituen neurrian, keinu bat egin nahi izan zaio izenarekin Epa diosala eta mugikorretarako aplikazioak izendatzeko erabiltzen den App hitzen arteko jolasarekin. Zitu enpresak garatutako Aiora aplikazioarekin eginda Appa Asteasu smartphone-aplikazioa, eta eskuaragarri dago iOS (iPhone) eta Android sistema eragileekin funtzionatzen duten smarphoneentzat.