Noticias

Atrás

NOLA JOKATU GURE SEME-ALABEN GATAZKA EGOERETAN (BULLYING ETA ZIBERBULLYING) ?

Maiatzak 24, asteazkena, Arratsaldeko 7 etan, Udaletxeko 2. Solairuan, izango da hitzaldia

15·05·2017


NOLA JOKATU GURE SEME-ALABEN GATAZKA EGOERETAN

BULLYING ETA ZIBERBULLYING)

 

Ba al zenekien, gure seme-alaben arteko egoera gatazkatsu larriak (eskola jazarpena eta ziberbullying kasuak), gero eta ugariagoak direla gure inguruan? ( LHko 5º eta 6º mailako %13a, eskola jazarpena pairatzen du eta 12-18 urte bitarteko nerabeen artean, %69a!, zentzu batean edo bestean, ziberbullying egoeretan nahastuta dago).

 

Aurpegi-aurpegiz edo teknologia berrien bidez (mugikorra, sare sozialak) ematen diren egoera kezkagarri horietan, guraso moduan, heldu moduan, ba al dakigu nola jokatu behar dugun?.

 

Guzti honetaz hitz egiteko, Juan Carlos Alonso psikologoa izango degu Asteasun.

 

NOIZ: maiatzak 24, asteazkena

ORDUA: Arratsaldeko 7 etan

NON: Udaletxeko 2. Solairuan