Agenda
Atrás

GABONAK ASTEASUN

Urteroko moduan, Asteasuko hainbat elkartek elkarlanean egitarau zabala antolatu dute Gabonen inguruan. Kirolak, kultura, jolasa... eskaintza anitza da, herritar eta bisitari mota guztiei irekia.
22 DIC 5 ENE

  • Abenduak 22, 22:00etan: EUSKAL HERRIKO HARRI HANDIEN TXAPELKETA
  • Abenduak 23, 11:30ean: ASTEASUKO IV. HERRI KROS SOLIDARIOA (haur eta helduentzat)
  • Abenduak 24, 12:00etan: Olentzero eta MariDomingiren etorrera frontoian.
  • Abenduak 26, 17:00etan ikus-entzunezkoen aretoan: Antzerkia Beldartxo Jatuna
  • Abenduak 27, 16:30ean ikus-entzunezkoen aretoan: Marco Macaco filmaren proiekzioa (adin guztientzat). Ondoren Guraso Elkarteak merienda banatuko du.
  • Abenduak 27, 21:00etan, ikus-entzunezkoen aretoan: Handia filmaren proiekzioa.
  • Abenduak 28-29, arratsaldez: Gazteleku zerbitzua
  • Abenduak 31, 17:00etan: HERRI KIROLAK
    • Gabonetako aizkolari txapelketako finala
    • Gabonetako harrijasotzaile txapelketako finala
    • Gabonetako nesken ingude txapelketako finala/li>
  • Urtarrilak 2, 16:00ean kultur etxean: JOLAS KOOPERATIBOEN TAILERRA. Taldeak antolatzeko izena Abenduak 21erako Guraso Elkartearen helbidean eman beharko da. (HHkoak helduak lagunduta joan beharko dute) (asteasukogurasoelkartea@gmail.com) --> Umearen Izen abizenak eta adina adierari. 18:00etan Guraso Elkarteak merienda banatuko du.
  • Urtarrilak 2, 18:30etan ikus-entzunezkoen aretoan: T.S. SPIVETEN BIDAI HARRIGARRIA filmaren emanaldia Pelikularen kalifikazioa: 7 urtetik Aurrera
  • Urtarrilak 3, 19:00etan ikus-entzunezkoen aretoan: bailarako Udal ordezkariek El Salvadorrerko Meanguera eskualdera egindako bidaiaren inguruko hitzaldia eta argazki emanaldia. Asteasutik eta bialaratik jasotzen duten laguntzaren garrantziaz ohartzeko aukera.
  • Urtarrilak 4, 15:30ean: haur eta helduentzat esku pilota eta pala txapelketako finalak.
  • Urtarrilak 5, 19:00etan: ERREGE KABALGATA.

ANTOLATZAILEAK

  • Kukute guraso elkartea
  • Atzapar Pilota taldea
  • Asteasuko Udala